2011/02/08

Mugikorrak


Nik uste dut mugikorrak oso ongi daudela zeren lehen cabina edo etxeko telefonoa hartu behar zenuen eta mugikorrarekin non nahi duzun lekuan deitu al duzu eta beste lekuko pertsona batekin hitz egin al duzu eta ez nago mugikorren kontra oso onak dira.

SANTA AGEDAKO ARGAZKIAK

2011/02/02

ASMAKIZUNEN INGURUKO AZKEN GOGOETAK


Aurreko mezuetan aurrerapen eta asmakizunei buruzko garrantziaz aritu gara, baina aurrerapen teknologikoak direla eta, arriskurik edo eragozpenik ikusten al duzue? Adibide zehatzak erabil ditzakezue zuen arrazoiak emateko.

AURRERAPEN GARRANTZITSUENAK


Historian zehar asmakizun eta aurrerapen asko egon dira, horietako batzuk oso garrantzitsuak izan direlarik. Baina hemen ere, iritzi ezberdinak egon daitezke. Zeintzuk dira, zuen iritziz, hasierako asmakizun garrantzitsuenak eta zergatik?

AURRERAPEN ETA ASMAKIZUNAK: GURE IRITZIAK


Historian zehar asmakizun eta aurrerapen asko egon dira. Batzuk uste dute aurrerapen guztiak oso onuragarriak eta egokiak direla, best batzuk susmopean dituzte eta bestalde, askok ez dira kontu horiekin batere arduratzen, eta pentsatu gabe erabiltzen dituzte teknologiak sortutako tresna berriak.
Zure ustez, zer nolako garrantzia izan zuten, bere garaian eta gerora, hasierako asmakizun sinpleek? Eman zure iritzia.